Kolonbiako Polizia Nazionalaren hiru ordezkari (Yinneydi Abello kapitaina, Leonardo Garzón intendentea eta Natalia Salazar patruilaria) hartu dituzte gaur goizean Udalean Herritarren Segurtasuneko zinegotzi Marian Gutiérrezek eta Garapenean Laguntzeko arloko zinegotzi Jon Armentiak.

Udaltzaingoko zenbait agintari eta Kolonbia-Euskadi elkarteko presidente Jhon Freddy Hernández ere izan dira topaketan, eta Gasteizen egiten ari diren 10 eguneko egonaldian kokatzen da. Egun horietan, Kolonbiako poliziako kideek indarkeria matxistaren eta familia barruko indarkeriaren arloko prestakuntza jasotzen ari dira, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak (Arkaute) eskainitako ikastaro batean.

Kolonbia-Euskadi elkarteak eta Yapawayra Fundazioak “Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak babesteko eta artatzeko programa” bideratzen ari dira Ibagué-n (Kolonbia), Garapenean Laguntzeko Udal Zerbitzuaren laguntza eta Herritarren Segurtasunaren Sailaren babesa tarteko. Bada, programa horren harira daude hiru poliziak Arabako hiriburuan.
Proiektu horren esparruan, Kolonbian izan zziren joan den azaroan Gasteizko Udaltzaingoaren zenbait kide (zehazki, bertako Genero- eta Familia-indarkeriaren Atalekoak), prestakuntza-saioak ematera.
Fuente: Vitoria-Gasteizko Udala - Prentsa oharrak